AAIUN-EN EGINDAKO EKINTZAK
KANPAMENTUETAKO EGONALDIA ABENDUAREN 2tik ABENDUAREN 9ra IZAN ZEN, BAINA BIDAIA BURUTU AHAL IZATEKO AURRETIK LAN HANDIAK EGIN BEHAR IZAN GENITUEN. PROIEKTU HONEN HELBURUTARIKO BAT SAHARA HERRIARI LAGUNTZA EMATEA ZEN ETA AHAL DUGUN NEURRIAN BERAIEI LAGUNTZA BAT EMATEA. BESTE HELBURU BAT ORDEA, GUK DUGUNAZ OHARTZEA ZEN ETA DITUGUN GAUZAK APREZIATZEN IKASTEA. HORI ERE LORTU DUGULA ESAN DAITEKE, BERAZ, PROIEKTUAK BERE FRUITUAK EMAN DITUELA ESAN DAITEKE.
KANPAMENDUTAN EGINDAKO EKINTZAK:
ABENDUAK 2:
Goizeko 3.30etan atera giņan Oņati eta Arrasatetik Loiuko aireportura. Bertan eraman beharreko guztia bildu ta fakturatu ostean, hegazkina 9.30 etan hartu genuen. ondoren Oranen geldiune bat eign genuen eta 17.30ak aldera heldu giņan Tindouf-eko aeroportura. Bertan kanpamentuetara joateko kamioia hartu eta bertara heltzean material guztia bertako udaletxean bildu genuen. Hori egin ondoren, 22.00ak aldera talde bakoitza familietara joan ginen eta ordurako bertako egoeraz ohartzen hasiak ginen. Hau da, umeak ortozik ibilitzen ziren, tenperatura aldaketa, ura lortzeko zailtasunak, bertako ohitura ezberdinak...
Haimatara edo adobezko etxetara joan giņenean gauza ezberdin askoz harritu ginen. Esaterako, adobezko etxean sartu giņenean aita etxetik atera zen eta ez genuen gaba horretan gehiago ikusi. Afaltzerako orduan ere familiakoak eta gure taldeak ez genuen elkarrekin afaldu...
ABENDUAK 3:
Goizean OLOF PALME emakumeen formakuntzarako eskola, haur eta lehen hezkuntzako eskola eta ezinduen eskola bisitatu genituen. Arratsaldean berriz, bertara eramandako materiala antolatu genuen ondoren banatzeko.
ABENDUAK 4:
Goizean, Haguniako (Aaiun kanpamenduko auzo bat) arduradunak ongi etorria eman zigun, aurretik egindako lana eta eskertzeko. Arratsaldean, berriz bertako ortuak bisitatzen egon ginan.
ABENDUAK 5:
Aaiun herrira bertaratutako kanpotar talde ezberdinei eskeinitako ekitaldi berezira joan ginen. Bertan bi haima montatu zituzten, eta gamelu eta guzti desfilatu zuten. Horrela, beraien ekitaldiak ikusi eta saharauien ohiturak gehiago ezagutzeko aukera izan genuen. Ondoren, bertara joan giņenetako batzuk ,gure herrian dantzatzen diren dantzak eta bertsoak abestu zituzten.Arratsaldean, berriz, OLOF PALME eskolaren kanpoaldea horiz margotzen hasi giņen.
ABENDUAK 6:
Saharar kanpamentuen administrazio gune garrantzitsuena ezagutu genuen, Rabuni. Bertan, heziketa ziklotako eskola eta laguntza humanitario internazionala biltzeko ereabiltzen den gunea ezagutu genuen.Azkenik, gerra museoa ikusi genuen.
ABENDUAK 7:
OLOF PALME eskolan hasitako lanak bukatu genituen.Bertan gure bidaiaren seinalea utzi nahi izan genuen eta horretarako proiektuaren logoa eta leloa irudikatu genuen eskolako pareta batzuetan. Arratsaldean dunetarantz abiatu ginen bertan gaura pasatzera. Oso gau berezia izan zen eta denok elkarrekin egon ginen bertan muntatutako Haima batean.
ABENDUAK 8:
Azken egun hau familiekin pasatu genuen bertako merkatuan erosketa batzuk eginez.
ABENDUAK 9:
Goizaldeko 4..00etan Haguniatik Tindouf-erako bidea hartu genuen. Horrela, arratsalde 14.00etan iritsi ginen Loiuko aeroportura.